Aukera: Zentro Gune Aurre Laborala |
27/10/2009 |

AUKERA zentro okupazional bat da Sarea Fundazioak sustaturikoa. Bertan enplegagarritasuna lantzen dugu.
Nola lantzen dugu?
 A) Ehunak berreskuratzen ditugu: aukeratu, garbitu, josi, lisatu, etiketatu eta bidali egiten ditugu gero gure bigarren eskuko dendan saltzeko. (Donostiako Moraza kalean).
B) Industriarako pieza txikien manipulazioa.
Gure helburuak
* Lan ohituretan gaitzea * Babestutako lan munduan zein ohikoan murgiltzea * Ikastaro kualifikatu edo berezituetara bidaltzea * Bizi kalitate eta norbanakoaren sustapena
Gure Metodologia
* 1.- Tutoretzak egiten ditugu norbanakoaren helburuak finkatuz. Bizitzan dituzten egitasmoak lantzen ditugu bai lan munduari begira bai orokorrean: Zer espero duten,… Konfidentzialtasuna eta pribatutsuna ziurtatzen dugu. * 2.- Deribatutako egitasmoekin Sarean. Erakundearekin hartu-emaneko harremanean. * 3.- Bere lanpostuan jarraipena eginez eta behar duenean laguntza eman. Erabiltzailea – lantokia. Lantokiaren eta norbanakoaren behar eta espektatiben arteko egokitzapena egiten dugu.
Zentroaren ezaugarriak
Pertsona bakoitzaren ibilbidea erabiltzailea, zentro deribantea eta gure taldearen artean adosten da. Bi ibilbide daude:
* Barnekoa: Caritasen egitasmotik datozen pertsonak. Ez dago zehazturiko eperik. * Kanpokoa: Inguruko erakunde sozialetatik datozenak. Hauek gehienez urtebete iraungo dute.
Ordutegiak
Zentro Okupazional: Astelehenetik Ostiralera. - Goizez: 9:00etatik 13:00etara - Arratsaldez: 14:00etatik 18:00etara
Moraza kaleko denda: - Astelehena: 15:30etik 19:00etara - Asteartetik ostiralera: 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara - Larunbata: 9:30etik 13:00etara Zentro okupazionala irekita dago urte guztian, zubietan eta abuztuko 2 astetan izan ezik.
Norentzat da?
18 eta 60 urte arteko egitasmo sozialetako jendearentzat. Lan munduan murgiltzeko arazoak dituztenentzat.
Instalazioak
 -420 metroko pabiloia eta arropa garbitu eta lehortzeko tresneria.
-Etiketatzeko materiala.
-Arropa eta erabiltzaileak garraiatzeko furgoneta.
|